XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aitor Agirregabiria gaztea, Getxori eskainitako web-orrialde baten sortzailea. (Paula Ruizen argazkia; El Mundo del P. V., 99-2-14)

istiluak eta krisiak konpontzeaz ari garela, elkarreragin soziala praktikan jartzeko askozaz ere mesedegarriagoak izan litezkeen gune berriak ere badaudela ohartu gabe.

Adibide bat hartuko dugu: autodeterminazioa eta independentzia, arazoak oro sendatzen dituen ukendutzat edo, gutxien-gutxienez, arazo guztiei aurre egiteko ezinbesteko urrats edo baldintza gisa hartzen dute herri-sektore askok.

Balio horiek, alabaina, hemeretzigarren mendekoak dira zeharo, ez dira egokiak gizarte-gune berrian: honetan, eragileek badakite denek elkarren menpeko direla eta, gehienez ere, elkarren menpekotasuna berdintasun-mailan (edo nolabaiteko abantailaz) lortzeko dihardute borrokan.

Beste horrenbeste esan dezakegu gizakiaren eta gizartearen autodeterminazioari buruz, honek indarrik ia ez duelako gure seme-alabei interesatzen zaizkien hezkuntza- eta kultura-edukiak eta, nola ez, guri interesatzen zaizkigun eta geroago hipermerkatuan erosiko ditugun gauzak telebistak agintzen dizkigun gizarte honetan.

Bi adibide jartzen diren tokian hamaika ere ipin genitzake, herri autodeterminatu, independente eta soberanoan, nahi duen aukera politiko horixe kontzientziaz hautatzen duen pertsona autodeterminatuaren mitoa kritikatzeko unean.